Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga
Bertsoa entzun |
1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zerbait kontatzen asi nai nuke
eman diraten berriya,
ori entzunda pentsamentuan
nola naguen jarriya;
erriko kanpaiai kendu diote
barruan zeraman miya,
orain nola jo il-kanpaia ta
goizean dan agoniya?
Alde batera izan zindeke
negar-eragingarriya,
baña norbait iltzen zan garaian
enteratzen zan erriya;
ta orain ezin enteraturik
dator komeri gorriya,
nunbaitetikan erosi eta
jarriko diot berriya.
Ez nuan uste gai auetara
ordu auetan biltzerik,
baño orregaitik itxaropena
sekula ez det nai galtzerik;
artu duanak pasauko zuen
estusun latzeko trantzerik,
nunbait ura kenduta etzuan
naiko munduan iñor iltzerik.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra