Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (7. 1980)
Saioa
1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolariak / Egileak
Larrañaga, Anjel
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Gizona ez da ogiz bakarrik bizi.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Anai-arreba biotzekoak,
nai nuke adierazi,
nik iritzi bat bialdu nai det
nere barrutik igasi;
neurtutzea're gauza zailla da
egoki edo itxusi,
baiña gizona sekula ez da
ogitik bakarrik bizi.

Egunero da bear deguna
eta gauza egokia,
sarri geiena betetzen baitu
jatorduaren tokia;
beste gauza bat nere kasaka
badaukat erabakia:
orren ondoren ederrak dira
osasuna ta pakia.

Ogia ere lagun ona da,
barruan daukat gordea;
ori bakarrik gutxigi dala
danok dakigu ordea;
beste gauza bat eskatutzeko
oraintxen aukeran gea:
nik itz batean eskatutzen det
gure Euskadi librea.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra