Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Patxi Etxeberria

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (7. 1980)
Saioa
1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Jon
Etxeberria, Patxi
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gauzak nola diran! Biok saltzeko zaudete.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Patxi Etxeberria

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Enbeita:
Au gauza sakona da
eta ez azala,
mundu guztiak garbi
aditu dezala:
saltzeko gaude biok
piztiak bezala,
euskaldun sendi batek
erosi nazala.

Etxeberria:
Aitzenen gertatu da
saltzera juatia,
gure gizatasuna
ain da arlotia;
ez nuke nai luzaro
salgai egotia,
eta etorri bedi
zein dan tratantia.

Enbeita:
Auek dira gizonak
egindako gaitzak,
espiritua jan du
aunditasun-zitzak;
alperrik propaganda,
diskurso ta itzak,
animarik ez al du
pobreen bizitzak?

Etxeberria:
Agertuko zaizkigu
zenek eramanak,
tratuan konpondutzen
izango'ira lanak;
Euskadi serbitzeko
egin ginun amak,
suerte ederra dauka
artzen gaituanak.

Enbeita:
Jaiotzatikan ditut
zigor eta kate,
neretzako itxia
askatasun-ate;
eramaten banabe
emendik aparte,
enaz lertuko berriz
bertora eldu arte.

Etxeberria:
Saltzen jartzea etzan
nere maitasuna,
aldaera onek dit nei
birez laztasuna;
bañan oroitu zaitez,
erosten nazuna,
Euskadi serbitzeko
sortu nitzaizuna.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra