Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1995-10-22 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi
1995-10-22 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ia tristetzen hasia nago
gertuan den negu usaiz,
nahiz ta txoriek euren bisita
egiten didaten hain maiz.
Nere inguruan jendea balitz
nengoke aldarte alaiz,
bakardadea neretzat oso
baita gogorra eta gaitz.
Lehen lagunez lepo nengoen
orain bakarrik bizi naiz.
Harrizko da bai baina sentikor
nere barruan den dena,
leku askotan egiten dute
nere izenean omena.
Bertso munduan nigandik hurbil
izan bait zen hastapena.
Herriak kasu ez egiteak
nahiz ta ematen duen pena,
Euskalerrian ahorik aho
darabilte nere izena.
Amezketako plazan nago ta
beraz nahikoa normala,
jende gehienak ezagutzen nau
Pernando zaharra bezala.
Txoriek soilik ikusten dute
eskeintzen dudan itzala,
baino poztxo bat badet barruan
nahiz ta izan poz nahiko apala,
eskerrak inoiz Bixentek behintzat
zerbait kantatzen didala.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra