Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Txapelketa
Lekua
Gipuzkoa < Euskal Herria
Hasiera data
1995-04-28
Bukaera data
1995-12-17
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Gipuzkoako Bertsolari Elkartea
Arduradunak
Elortza, Lierni
Talde antolatzailea
Altuna Berridi, Joxemari
Barandiaran, Joxe Mari
Irazustabarrena, Felix
Tapia, Koldo
Parte-hartzaileak
Agirre, Amaia
Agirre, Bittor "Bitti"
Agirre Goia, Unai
Aiestaran, Jon "Txesta"
Aizpuru, Egoitz
Aldasoro, Aitor
Alustiza, Iker
Aranburu, Mikel
Azpillaga, Bernardo
Bergaretxe, Asier
Diaz De Gereñu, Lander
Eguren, Igor
Eizmendi, Jon
Eizmendi, Juan Jose "Loidisaletxe II"
Elortza, Jose Ramon
Epelde, Imanol
Esoain, Ibai
Etxaniz, Anton
Garmendia, Jon "Txuria"
Gerriko, Juan Ramon
Gorostidi, Bixente
Igartua, Iosu
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Iribar, Jexux "Olalde"
Iruretagoiena, Iñigo
Izeta, Nikolas
Jauregi, Jexux Mari "Altzo Txiki"
Jimenez, Alfonso
Karrera, Ibon
Larrañaga, Andoni
Lasagabaster, Joseba
Lopez, Juan Mari
Lujanbio, Maialen
Maia, Jon
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Meabebasterretxea, German
Mendiluze, Aitor
Mendizabal, Mikel
Mitxelena, Joanito
Munduate, Joxe
Murua, Iñaki
Narbaiza, Juan Mari (1949-2016)
Narbarte, Xabier
Nazabal, Xabier
Oiarbide, Asier
Olalde, Iñaki
Otamendi, Andoni
Otamendi, Luis
Rezabal, Martin "Olaso"
Salegi, Joxe Angel "Lizarreta"
Sarriegi, Aitor
Sorozabal, Jokin
Sukia, Xabier
Telleria, Millan
Urdangarin, Jose Luis
Zeberio, Xabier "Zeberio I"
Zelaia, Iñaki
Zendoia, Nikolas
Aurkezleak
Azkune, Laxaro
Elizburu, Izaskun
Madariaga, Joxepa
Oteiza, Mariasun
San Sebastian, Xabino
Usarralde, Inaxio
Gai-jartzaile taldea
Azkune, Laxaro
Legorburu, Meltxor
Madariaga, Joxepa
Olano, Manuel
Oteiza, Mariasun
San Sebastian, Xabino
Usarralde, Inaxio
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Epai-mahaia
Aizpurua, Mikel
Arizmendi, Markel
Iraola, Rufino
Irazustabarrena, Felix
Kazabon, Antton
Loidi, Arantzazu
Epai-mahaiko idazkaria
Altuna Berridi, Joxemari
Epai-mahaiko ordezkoa
Izarzelaia, Jon Iñaki
Txapelduna
Mendiluze, Aitor
Parte hartzeari buruzko oharrak
97ko Txapelketa Nagusirako parte hartzea erabakitzeko baliogarria izango da.

Deskribapena

Historia
Bertso eskolak txapeldun

Non-noiz: Abenduaren 17an, Donostiako Gaska pilotalekuan. 3.000 entzule bildu ziren.

Bertsolariak: 59 bertsolari.

Sailkapena:
Aitor Mendiluze 646,0
Jesus Mari Irazu 627,5
Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe" 619
Mikel Mendizabal 610
Iñaki Murua 607
Iñaki Zelaia 604,5
Jokin Sorozabal 583,5
Jose Ramon Elorza 565,5

"Mazedonia bat bezela" definitu zuen finala Loidisaletxek, aurreko belaunaldiko lau eta berriko beste lau elkartu baitziren oholtzan. Txapelketa astean, adinen bataz-bestekoa 23 urtekoa zen. Bittor Agirre (59 urte), Narbaiza eta Xabier Zeberio (46na urte) ziren zaharrenak, eta Maialen Lujanbio (19 urte) gazteena. Txapeldun atera zen Aitor Mendiluzek berak, 20 urte ondo heldu zituen. Irakurri besterik ez dago, Manuel Lasartek txapela jantzi zion egun hartan esandakoak:
"Neronek asko egin dudala baino gehiago (...)", Euskaldunon Egunkaria
"Mendiluze, Aitor", Aizu
"Aitor Mendiluze, Gipuzkoako txapelduna", Aiurri

Distirarik gabeko bitxiak: Aurreko txapelketako boom-aren aparrak jaitsita zeuden. Hilabete asko ziren "Hitzetik Hortzera" telebista programa eten zela, eta finala ere ez zen telebistaz eskaini. Gainera, aurreko txapelketako faborito eta txapeldunek ez zuten parte hartu, belaunaldi berriari bultzada ematea baizen txapelketaren helburu nagusietako bat. Anjel Mari Peñagarikanok, hala zion hamaikagarren aldiz kontu horrengatik galdetu ziotenean (Argia, 1995-12-17): "Gu atera izan bagina ere, gutako asko atzean gera zitezkeen. Alferrikakoa da 'haiek atera izan balira...' esatea. Hor daude zortziak finalean, inork ez die ezer erregalatu."
Bertsotan ez, baina iritzia ematen aritu ziren aurreko txapelketako izarrak.

Kimu berriak: Bertso eskoletako fruitu hauek bertso eskolen inguruan mugimendua sorrarazi zuten, eta entzuleen artean antzematen zen, bai giroan, bai pankartetan ere, koadrilak eta hintxak non zeuden.
Txapelketan euren burua ezagutzera emateko aukera ederra zuten gazteek, eta ondo erantzun zioten ardura horri, Anjel Mari Peñagarikanok aitortu zuenez: "benetan inpresionatuta geratu naiz bertsoen kalitatearekin. Oso maila ona erakutsi dute." (Argia, 1995-12-17).
Lierni Elortzak, txapelketako koordinatzaileak, horrela baloratu zuen gazteen lana (Argia, 1995-6-11): "Plazaz-plaza aritzen diren bertsolarien esperientzia falta zaiela nabarmendu da, eta oraindik dezente landu behar dituztela euren buruak. Baina, era berean, esateko asko duen eta esaten dakien belaunaldi bizi baten testigantza utzi dute txapelketan."
Baina bertsolari gazteen kontrako iritzirik ere ez zen falta izan.

Klasizismoaz eztabaida. Maialen Lujanbiok Ordiziako finalaurrekoan bota zuen azken agurrak egurra eman zion, bere ustez txapelketak bertsolaritza klasikoari egindako apologiari.

Faseak

  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995) Lehen kanporaketa
  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995) Azken-laurdenak
  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995) Finalaurreak
  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995) Finala
Saioak
1995-04-28 Urretxu Txapelketa
1995-04-29 Urnieta Txapelketa
1995-05-05 Elgoibar Txapelketa
1995-05-06 Mutriku Txapelketa
1995-05-12 Villabona Txapelketa
1995-05-13 Oñati Txapelketa
1995-10-20 Usurbil Txapelketa
1995-10-22 Arrasate Txapelketa
1995-10-29 Zumaia Txapelketa
1995-11-01 Alegia Txapelketa
1995-11-05 Ataun Txapelketa
1995-11-19 Azpeitia Txapelketa
1995-11-26 Errenteria Txapelketa
1995-12-03 Ordizia Txapelketa
1995-12-17 Donostia Txapelketa
Sailkapena
1. Aitor Mendiluze (646)
2. Jexux Mari Irazu (627.5)
3. Loidisaletxe II (619)
4. Mikel Mendizabal (610)
5. Iñaki Murua (607)
6. Iñaki Zelaia (604.5)
7. Jokin Sorozabal (583.5)
8. Joxe Ramon Elortza (565.5)
Txapelduna
Mendiluze, Aitor
Oharrak bidali

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin