Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1995-10-20 Usurbil Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Murua

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995)
Saioa
1995-10-20 Usurbil Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolariak / Egileak
Murua, Iñaki
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Intxaurrondo kuarteleko ordenadorea zara, zer dago zure memorian? Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Deskribapena

Doinua
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1995-10-20 Usurbil Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Murua

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nere barruan zer ote dagon
ari zatzaizkit galdezka,
hainbeste mezu sekretu dago
ez litezkenak ordezka.
GALen kontuak danak dauzkat nik
hoiek sortzen duten kezka!
Galindoi buruz ere berriak
asko dauzkat nik gainezka,
ondo pentsatzen jarri ezkero
simaurra besterik ez da.(bis)

Azaltzen dira izen abizen
euskaldun eundoko pilak,
azaltzen dira kartzelatzeko
zai dauden neska mutilak,
azaltzen dira buru ta izar
ustelak bezain abilak,
azaltzen dira ze sarraskiak
ein ditun guardia zibilak,
Joxi ta Joxean nola izan ziran
torturatu eta hilak. (bis)

Barruan dauzkat Mikel Zabaltzak
hil aurretikan utziak,
barruan dauzkat San Cristobal ta
Vera jaunaren haziak,
barruan dauzkat mundu hontatik
joandakoen auziak,
bai eta ere ondorenean
letozken irabaziak
baina ez ditu inoiz jakingo
espainiko justiziak. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra