Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1995-12-17 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Murua

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995)
Saioa
1995-12-17 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Madariaga, Joxepa
Bertsolariak / Egileak
Murua, Iñaki
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Espazio-ontzi batean urte betez zoriontsu izan zaren astronauta zaitugu. Orain itzultzeko ordua heldu zaizu.

Deskribapena

Doinua
Munduko ilunabarra
Neurria / Estrofaren izena
Neurri luzekoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1995-12-17 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Murua

Neurria:  Neurri luzekoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Platilo barnean tira,
irten nintzen urrutira,
horixe nuen desira;
bukatu ez balitz sikira!
Pozik egon naiz izarrei eta
planeta denei begira,
baina irtenak zor izaten du
aizken orduz bere jira.
Berriro ere pozik nengona
banator Euskalerrira.
Zer ote dago kale hoietan,
nere bihotzaz kupira.
Alde egiten zeuden gatazkak
ia konpondu ote dira?(bis)

Nere joatea berez,
ez nuen izan hain trebes,
herria ez zen giza legez;
ta indarkeria juez.
Dirua zegon nagusi eta
hitza menpean indarrez.
Parrearentzat ez zen lekurik
eta gehienak negarrez.
Kalte gehiago zetorkeela
iragar ziteken aurrez.
Zer gertatzen dan adieraztea
hemendik dut oso errez:
kutxara sartu nahiean asko
zopa egiteko inor ez! (bis)

Alde egiteko plana,
aspalditxotik izana,
platilo bat nuen arma;
ta orain bueltan narama.
Urtebetean ikusi gabe
izan ditudanengana.
Emaztea zai, haurrak ere bai
berdin aita eta ama,
baina herria erdibiturik
eraman ezinik zama.
Nik agintzen det jarraituko det
egiten lehen nuen lana,
Euskalerria konpontzea da
neri're dagokidana.(bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra