Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1995-11-26 Errenteria Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Mikel Mendizabal

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995)
Saioa
1995-11-26 Errenteria Txapelketa
Gai-emailea
San Sebastian, Xabino
Bertsolariak / Egileak
Mendiluze, Aitor
Mendizabal, Mikel
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Mendizabal haziendako inspektore zara eta Mendiluze parrokoa. Parrokoak, zergak ordaintzen ez dituelako, inspektorearen bisita izan du. Hiruna bertso Mendizabal hasita.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1995-11-26 Errenteria Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Mikel Mendizabal

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendizabal:
Parrokoan etxera
bisita juanta,
honek armatua dit
hainbat zalaparta.
Ordaindu zazu zerga
kontuak lagata,
Jainkoaren aurrean
berdinak gera ta.

Mendiluze:
Denak berdinak gera
horra zure hitza,
hobe genduke beti
beteko balitza.
Jainkoaren etxea
nola den eliza,
nere faktura danak
berak ordain bitza.

Mendizabal:
Elizako kontuak
zabiltz adierazten,
baina diferentzirik
ez degu ikusten.
Zuek tranpatarako
horrenbeste ezten,
haziendak ez du ordea
ezer'e bereizten.

Mendiluze:
Ez duela bereizten
haziendak bela,
laister konponbiderik
ez dator horrela.
Zuk ez al dezu entzun
hark esan bezela,
kristau onak barkatu
egiten duela.

Mendizabal:
Esaera hoiek ziran
nunbait'e aintzinan,
baina utzi itzazu
guztiak ezkinan.
Ez zaitez hasi orain
Kristoren dotrinan,
erlijiorik ez da
gure diziplinan.

Mendiluze:
Bueno hasten bazera
holako hitz haundiz,
dena ordaindu egin
beharko det egiz.
Horra neure dirua
jarritako neurriz,
ta igandean poltsan
bota zazu berriz.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra