Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2003-10-25 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Sukia
Bertsoa entzun |
2003-10-25 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Sukia
Neurria:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nerean lasaitasuna
bertso hoiek tartez tarte
Iñigon bizitasuna
ez da ibiliko aparte
Atauneko otso hori
gaur´e zenbat erremate!
Eta Azpeitiko Jokin
genun kartzelan alkate
Hernani aldeko Estitxu
zeinek ez ote du maite?
Amak gaur hala esan dit
"Xabi lasai egon zaite".
Ahaleginak egin ditut
agur eta hurrenarte
eskerrik asko entzule
zoragarriak zerate!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra