Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2003-11-30 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin
2003-11-30 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gaztainondo ta Santutxu aldeko
bertso-eskolen zirika
astearte ta asteazkenez
ere bageneukan zita.
Eskerrak eman behar honetan
nola ahaztu Karrika?
Larunbat goizez izaten gendun
guk otordua jarrita.
Kuadrilak ere gaurko honetan
saiora egin du bisita
eta ze esan hemen dagoen
jendetza hau ikusita?
Tranfusioa eta ondoren
zirujia estetika
aldegingo dut zuen txaloak
bihotzean erantsita.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra