Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-11-16 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Saioa
2003-11-16 Eskoriatza Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolariak / Egileak
Mendiluze, Aitor
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Amaren armairuan zenbiltzala, koñak-botila erdi huts bat aurkitu duzu arropa artean ezkutatuta. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2003-11-16 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Larunbata da ta garbiketa
egiten degun eguna
amaren gela utzi nahi nuke
dotore eta txukuna.
Armarioan hasi naiz eta
zer da hemen daukaguna?
Likore marroi iluna
amarentzako kuttuna
inoiz ez nuen pentsatu baina
seguru nago hau duna
gauetan entzun izan ditudan
negar tristeen laguna. (bis)

Ni saiatzen naiz egun argitan
nere indarra ematen
baina badakit egoera hau
zaila dela eramaten.
Hainbat urtetan maiteen falta
nola ari den jasaten
alargundu zen noizbaiten
ta barruan zerbait eten.
Geroztik gauak pasatzen ditu
negarrez eta edaten
baina goizetan zergatik ez dit
sekula ezer esaten? (bis)

Askotan nahia eta aukera
izaten ohi dira bana
nahi luke baina poztu ezina
malko artean darama
nola hurbildu ote ninteke
laguntzeko beregana?
Nola kendu bere lana
ta nola arindu drama?
Gaur iluntzean joaten denean
hartzera hemen zeukana
nere nota bat aurkituko du
"Asko maite zaitut ama".

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra