Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2003-11-02 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi
2003-11-02 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Edozeinentzat bizimodua
suertatzen zaigu gogorra
bide bat hartu maiz gertatzen da
antzua eta agorra.
Etsipenean murgildu orduko
printza bat pizten da, horra!
Iruditzen zait pertsonarentzat
horixe dela altxorra
ilusioa izaten baita
bizitzen gaitun motorra. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra