Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2003-10-25 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Uranga
2003-10-25 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Uranga
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Aizpuru:
Zure aitona zutaz
oso harro dago
J. Uranga:
horrek zorionean
jartzen nau oparo
berarekin orduak
maiz ditut igaro
bera nitaz harro ta
ni beataz gehiago.
E. Aizpuru:
Maite ote ditugu
merezi hainbeste?
J. Uranga:
Gutxi maite dedanik
ez zazula uste
baina sarri geranez
txoro eta gazte
gure erruz sarritan
haiek daude triste.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra