Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-11-16 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi, Aitor Mendiluze

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Saioa
2003-11-16 Eskoriatza Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolariak / Egileak
Gorostidi, Bixente
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia
Euroko bi txanpon zarete, orain gutxi bi pertsonak eskale baten aurreko otarretxora botatakoak. Aitor hasita, puntutan sei bertso osatu arte.

Deskribapena

Doinua
Hamaika andre gaztek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2003-11-16 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze:
Joño, kaixo laguna
nolatan zu hemen?
B. Gorostidi:
Pobre jaio ginela
ez al da nabarmen?
A. Mendiluze:
Baina lehen patrika
epela genuen
B. Gorostidi:
pobrearen saskian
gaude gu ondoen.

B. Gorostidi:
Hari emango diogu
gutxienez poza
A. Mendiluze:
bai, baina ezingo du
kajatxo hau osa.
B. Gorostidi:
Ea honekin behintzat
dezakeen gaur goza
A. Mendiluze:
gure numeroa ez da
oso aproposa.

A. Mendiluze:
Hobe hamarrekoak
izango bagina!
B. Gorostidi:
Hamarrekoa're da
gurekin egina
A. Mendiluze:
gizon bakarrentzako
kopuru ziztrina
B. Gorostidi:
baina gustora iten du
gurekin txintxina.

B. Gorostidi:
Gaurkoz baduelako
bazkari erdia
A. Mendiluze:
erdi gose egongo
dala alegia
B. Gorostidi:
bapo alaitu diogu
ia aurpegia
A. Mendiluze:
gaur poza eta bihar
berriz miseria.


A. Mendiluze:
Eta zergatik gaude
gu biok bakarrik?
B. Gorostidi:
Igual ez daukalako
gehioren beharrik
A. Mendiluze:
inork poltsan ez al du
txanponik alperrik?
B. Gorostidi:
Honek hartuko luke
eskertu samarrik.

B. Gorostidi:
Gizarajoak hemen
darama eguna
A. Mendiluze:
guk ere bertan pasa
beharko deguna
B. Gorostidi:
gurekin pasako du
gaurkoa txukuna
A. Mendiluze:
bale, baina lagunak
ekarri hurruna.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra