Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-10-25 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Iban Urdangarin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Saioa
2003-10-25 Oñati Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolariak / Egileak
Eizagirre, Estitxu
Urdangarin, Iban
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Iban, aita eta Estitxu, alaba zarete. Azkenaldian ez duzue elkar ikusi ere egiten. Azkeneko hamabost egun hauetan paga dela eta bakarrik egon zarete biok aurrez aurre.

Deskribapena

Doinua
Aresoarren bandera
Neurria / Estrofaren izena
KOPLEN MULTZOA

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2003-10-25 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Iban Urdangarin

Neurria:  KOPLEN MULTZOA 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Urdangarin:
Alaba har zazu babes
baina ez zabiltza legez
azkenaldian ikus zaitzaket
erabat aldrebes
ondoko guztiak errez
gerturatzen zara nekez
komenientziak ekarri zaitu
ta maitasunak ez. (bis)

E. Eizagirre:
Maitasuna ez da broma
baina lan gabe egona
naiz luzaro ta patrikan daukat
hain zulo sakona.
Gurutzea ta pertsona
bi aurpegiko txanpona
eta aitatxo dirua da zuk
duzun alde ona. (bis)


I. Urdangarin:
Asteburuetan farra
astelehenean negarra
zuk dabilkizun jokabidea
ez al da kaskarra?
Nere barreneko harra
ez ote da zoritxarra
aita jator bat bere alabak
engainau beharra? (bis)

E. Eizagirre:
Engainuakin erantzun
baino badet nahiko zentzun
nere bisitak zer balio dun
nahi al dezu entzun?
Dezu hainbeste maitasun
dirua duna oihartzun
zuk kalkulatu zenbat alditan
ikusi nahi nauzun. (bis)

I. Urdangarin:
Aukera eta aukera
gauza normala ote da?
Neronek sortu eta hezia
igo zait gainera.
Baina esango det zera:
etorri bisitatzera
dirurik gabe joango zera
hemendik aurrera. (bis)

E. Eizagirre:
Amonak zenbat kutixi
dizkidan betearazi
bere biloba pozik uzteko
ezin baitu etsi.
Zuk dirurik gabe utzi
etxetik noa ihesi
askozaz ere rentablego zait
amonakin bizi. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra