Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-10-26 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Leire Ostolaza, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Saioa
2003-10-26 Ordizia Txapelketa
Gai-emailea
Goikoetxea, Irati
Bertsolariak / Egileak
Ostolaza, Leire
Zubeldia, Iker
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Leire, birjina zaitugu. Birjinitatea galtzeko asmoz Iker prostitutarengana joan zara. Orain elkarren aurrean zaudete.

Deskribapena

Doinua
Aresoarren bandera
Neurria / Estrofaren izena
KOPLEN MULTZOA

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2003-10-26 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Leire Ostolaza, Iker Zubeldia

Neurria:  KOPLEN MULTZOA 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


L. Ostolaza:
Nere azken urteotan
gorputza izan dut lotan
beti´re nengon gerora hobe
hori izatekotan;
baina gaurko une hontan
ta hogeita hamar eurotan
hor etorri naiz zuk nei larrutan
erakustekotan. (bis)

I. Zubeldia:
Biok ere sasoi onen
ta begira nola gauden
urduri samar etorri zera
ez al da nabarmen?
Izan indar eta kemen
jarri zaite etzanda hemen;
infarton batek emango dizu
hasi baino lehen. (bis)

L. Ostolaza:
Urduritasun sakona
ona ez dela inona;
etorri orduko kendu dituzu
blusa eta gona;
ez zazula egin broma
hainbestean zain egona
esaten dute kostatakoa
izaten dela ona. (bis)

I. Zubeldia:
Hasi gaitezke suabe
batere presarik gabe
baina hala´re ikusten zaitut
urduri ta grabe.
Noski ez da nobedade
ta zu berde samar zaude
aldez aurretik ordain zaidazu
damututa ere. (bis)

L. Ostolaza:
Aurrez kobratu aibala!
Hau lotsagabea dala
behinipein lortu ezazu honek
asko iraun dezala.
Kenduko´idazu azala
ematen baitezu bala
nere azala ukituz gero
hizketan bezala. (bis)

I. Zubeldia:
Oraindik zaudenez gazte
utz zazu gorputza aske
dardara ere dezentea du
zabiltza desastre.
Ez naiz aterako triste
behintzat halaxe det uste:
txilibitua mugitzen bada
eskuak hainbeste. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra