Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2007-11-04 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga
2007-11-04 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga
Neurria:
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Txikitatikan probatua det
bere etxeko sehaska;
eskolako lehen egunean'e
nabaritu bere falta.
Oso urruti joanagatik
burutik ezin aparta
nere amona xarmanta
sarri nauena aguanta. (bis)
Ta orain bera ta biok gaude
sarri malkoak botaka
burua galtzen hasia dela
bera konturatzen da-ta. (bis)
Aita ta ama falta zirela
ondoan beti zu maisu
ta falta zaren unean berriz
ibiliko gera izu.
Aspaldi erein dezun guztia
jasotzea dagokizu
ta hortara natorkizu;
tori kopetean muxu. (bis)
Egun denak ez dira berdinak
baina patxadaz har zazu;
nitaz ez zera oroitzen baina
nik gogoratzen zaitut zu. (bis)
Ta arratsalde guztian zehar
ibili gera batera:
orain lagundu bata jazten ta
orain goazen komunera.
Hil nahi duela esaten ere
batzutan hasi zait bera;
gaia aldatze aldera
da nik daukadan jarrera. (bis)
Bihar berriro etorri da
biloba zure etxera
aspaldi hontan zuk ez dezula
maiz ikusi entzutera. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra