Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2007-09-23 Zaldibia Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Izagirre
2007-09-23 Zaldibia Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Izagirre
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Goizean jeiki ta gosaltzeko
urria neukan ganora;
amatxo berriz presa sartzen hor
"Urri daukazu denbora".
Debara jeitsi naiz autobusez
ta gero estaziora;
lagun xaharrei kaso eginda
nahiz ta ez nagon gustora
berriro ere mutur txarrakin
banoa institutora.
Tren txiki hauxe degu maitea
ta hauxe dut errespeta;
azken batean beti etxekoa
beti etxekoz beteta;
pika xaharra ere etorriko da
marmarka ta mekauenka
ta banihoa orain korrika
aurrera bagoira buelta:
berriro ere ez dut erosi
behar bezala tiketa.
Institutoan manifa dugu
hala gabiltz aspaldian
AHT-a ba omen dator
eta ez era nagian:
ze txikizio, ze astakeri
gure herrian erdian!
Herri oso bat batu behar da
lanerako izerdian;
atzerapena dakarkigute
abiadura haundian.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra