Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-10-27 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Zelaia, Iker Zubeldia

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Saioa
2007-10-27 Eibar Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolariak / Egileak
Zelaia, Iñaki
Zubeldia, Iker
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Atzo adarrak jarri zenizkieten zuen bikotekideei. Zuk, Iker, lasai egin duzu lo. Iñakik berriz ez.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2007-10-27 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Zelaia, Iker Zubeldia

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zubeldia: Kezkatzen zaituena
bikotean bronka;
kirioak dauzkazu
lepora igota
ta nei berriz gaurkoan
bat´e ez dit inporta
ohera joateko
nekauta nago-ta
lo egingo ez det ba
lau asalto jota! (bis)

I. Zelaia: Lau asalto jotzea
ez degu normala;
badaukzu indarra
ez zera makala!
Baina nik berriz baju
daukat gaur morala
uste baitet adarrak
gaur esan bezala
nere andriarekin
jarri dizkadala (bis)

I. Zubeldia: Hala´re ez zat aldau
neri kolorea
hala ere badaukat
nahiko balorea;
emakumatan beti
izan naiz trebea;
beti ezin ibili
bakoitzak berea
etxean egongo da
har zazu nerea. (bis)

I. Zelaia: Orain esan dezunak
nolako ardura!
Ez pentsa hasieran
nik egin det duda
baina gaur segituan
etorri burura:
zuk tratatzen badezu
diozun modura
seguru nekatuta
dagoela hura (bis)

I. Zubeldia: Izango du izerdie
lepo ta kopetan
asko ateratzen da
horrelakoetan.
Nekatuta dagola
ai da errietan.
Etxera ez joateko
triste ta penetan
hartuko deu trago bat
argi gorrietan (bis)

I. Zelaia: Orain argi gorria
zutzat ez da traba;
onartzen det: ematen
didazu ikara;
bihar pikatxoiakin
lanera, plazara;
ohean horren ona
trebea bazara
jornala atera zazu
gigolo gisara (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra