Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2007-11-04 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Ibai Esoain, Beñat Gaztelumendi
2007-11-04 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Ibai Esoain, Beñat Gaztelumendi
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Esoain: Zer irizten diozu?
har dezagun alkar;
jarri den numeroa
paper txurian har;
guk bera behar degu
berak gaitu behar;
ekarri behar degu
ta gainera azkar;
begira guk bezela
egiten du negar.
B. Gaztelumendi: Baino gu ote gera
malko hoien kausa
hogei urtez ez bada
etorri honuntza?
Sakatu telefono
botoien geruza;
zer bihurtuko geran
horixe da gauza
familia bat edo
ikuskizun hutsa.
I. Esoain: Ez da ikuskizuna
bai zera, bai zera
poza ekarri behar
baitigu etxera;
mesedez hurbil zaitez
armaio aldera
eta argazki zaharren
albuna atera;
ez al dauka hor daukan
arropa berbera?
B. Gaztelumendi: Bai jantzi da orduko
arropa berberaz
ta estututa dago
malko eta arnas.
E ginen pobre baino
ez ginen aberats.
Nk galdera bat daukat
zuk erantzun beraz:
zenbat euroren truke
oroitu da gutaz?
I. Esoain: Baina ez zazu gero
ama hola hartu
ta berekin hizketan
egiten ausartu;
ez zaite Beñat sofan
etzanda geratu;
orain hogei bat urte
gintun munduratu
ta dirurik ez zigun
batere eskatu.
B. Gaztelumendi: Behin baten abiatu
zen estankoraino
ta bere berri ez degu
eduki gaurdaino.
Zuk hara joateko
hainbeste enpeño
ta ni berriz bakarrik
hobe nago joño
maitatuko ez nauen
amarekin baino.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra