Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2007-11-04 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Jon Maia
2007-11-04 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Jon Maia
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Maia: Biok elkartu gera
atzerri honetan
alkarrentzako hitzak
datoz mingainetan;
ilusio dizdirak
dauzkat begietan
ta zu adiskidea
orain zatoz bueltan;
azkar igerri dizut
zure malkoetan.
N. Gabilondo: Zenbat desilusio
eta zenbat neke!
Hobe denok kanpoan
pozik bageundeke;
gure itxaropena
ez daukagu merke
ta hemen gasolina
degu erraz bete;
hobe bihotza berdin
bete baliteke!
J. Maia: Baina hain da haundia
bihotzen tamaina
betetze hutsa ere
litzake hazaina.
Badezu poz txiki bat
zergatik engaina?
Indarra ematera
joaten gera baina
jaso ere egiten
dugu eman aina.
N. Gabilondo: Ba neri aspaldi ez zait
indarrik ugaldu
irri denak aspaldi
bainituen saldu;
geroztik esperantza
ez dabilkit salbu
ta zuk haren aurrean
behar dezu azaldu;
arren zure irririk
ez zazula galdu!
J. Maia: Ez nagoela pozik
esaten det ozen
baina zutik daramat
izan eta izen.
Zenbat urtetan berdin
bidean ibiltzen...
Orain joan zaitez kontuz
kontuz eta xuxen
hurrengoan berriro
elkartu gaitezen.
N. Gabilondo: Nahiz ta gustora gauden
hizketan jo ta su
zure aurrean bide
luzea daukazu.
Baina ez naiz joango
orain pausuz pausu;
negar egin dezagun
elkarrekin aizu
itzultzen zeranean
zain izango nauzu.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra