Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Saioa
2007-12-16 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Mendiluze, Aitor
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Hilabeteetan gelan egondako sehaska bildu eta gordetzeko unea da.

Deskribapena

Doinua
Nolabait denok lotu nahi degu
Neurria / Estrofaren izena
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Neurria:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Jaiotza edo lehen pausoa
edota lehenengo hitza
haztea bada gure bidea
bide onean zabiltza.
Seme sehaska jaso det eta
irriparrez nahi det mintza;
ze sentsazio bortitza!
Ukitu dit bihotz mintza;
nahiago nuke une oro hau
berriz pasako balitza!
Baina zurekin konturatzen naiz:
aurrera doa bizitza. (bis)

Desmontatu det bildu det eta
berriro ere tokira;
igual ikusi egingo dezu
nere begien diztira;
sehaska zure sehaskatxoa
egina zeure neurrira;
betiko biltzen ari da
ta betiko erretira.
Hazten zoaz ta haztea noski
zure aitaren desira
baina sehaska hortako uneak
gogoan gelditzen dira. (bis)

Ia sehaska jasota dago
horixe zen nuen dema;
txukun jaso det zure sehaska
paperean bildu dena.
Ohera zoaz lotara Arkaitz
haztearen ondorena
ta ez al da nabarmena?
Zein pozik dudan barrena!
Hazten ikusi ta irripar bat
da nigana datorrena
eta badakit izango dela
beste askoren aurrena. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra