Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Saioa
2007-12-16 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Mendiluze, Aitor
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Erantzun baten zain, asteak eman dituzu eta, gaur, espero ez zenuen erantzuna jaso duzu.

Deskribapena

Doinua
Baserrian jaio nintzan
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


San Martin bezpera eta
nola geratu etxean?
Festara abitu nintzen
Ataun aldera kotxean.
Nolabait aparkaturik
baserri baten atzean;
geroztik orduak pasa
ziren barraren ertzean
baina behin behar ta gaua
ezin bukatu hutsean:
neska bat inguratu zen
baietzean baietzean...
Ai zenbat gozatu nuen
nik gerritatik heltzean!
Geroztik damutu egin zait
joan den egun bakoitzean.

Gogotikan egin nion
lehenbiziko atakea;
berak nolako gogoa
nolako borondatea!
Normala bukatu eta
berriz barrara joatea;
herriko batek han eman
zidan neskaren partea:
"Motel hori ez dek garbia
hain zegok tatxaz betea...
Hori dek eskurik esku
ibiltzen den paketea".
"Normala" pentsatu nuen
"neri baietz esatea;
Aitor, nola dek posible
hain itsua izatea?".

Toriatu aurretikan
neurtu behar da plaza;
ni ordea izan nintzen
horretan ere eskasa.
"Zer pasako da, zer zuen?..."
Ondoren galdera jasa;
Hiesaren proba egin
ta itxoitea ez da erraza.
Aitor nola izan zinen
horretarako kapaza?
Gaur jakingo det garesti
irten al zaidan jolasa;
paperak ezetza dio
ez, ez dela ezer pasa
eta aspaldiko partez
berriz hartu det arnasa.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra