Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Jon Martin

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Saioa
2007-12-16 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Maia, Jon
Martin, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Afari erromantikoa egin duzue elkarrekin. Orain, bakoitza bere etxera doa, bere bikotekidearengana.

Deskribapena

Doinua
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Jon Martin

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Martin: Lore sorta bat mahai gainean
ta ondoan bi kandela;
etxera buelta egin behar da
ezin zitekeen bestela
baina aitortu beharko dizut
raro sentitzen naizela:
amoranteai adarrak jartzen
ariko banintz bezela.

J. Maia: Egia da bai arraroa da
harreman honen kasua;
soilik hitz polit batzuk ditugu
ez da iristen muxua.
Beti bereiztu izan ditut nik
maitasuna ta sexua;
zurekin dator egurra baina
harekin pizten det sua.

J. Martin: Nerekin sua topatzen duzu
harekin berotasuna;
nere etxean berotasunik
ere ez dago kuttuna;
Hainbeste urte ezkonduta ta
zer da ikasi duguna?
Kaduzitate epea duen
gezur bat da maitasuna.

J: Maia: Eta ze fetxa edukiko du
hamalaua, hamabosta?
Nik etxekoa zaindu nahi nuke
beti kosta ala kosta;
zure ondoan tentazioak
horren indartsu datoz ta
gorputzak baietz esanagatik
bihotzak ezetz diosta.

J. Martin: Joan aurretik garbitu zazu
alkandorako karmina
besterik ezin zitekeen eta
bihotz formara egina;
tori muxu bat eta etxera
alde egin zazu jakina;
nik hainbeste ez nizun maiteko
nere senarra bazina.

J: Maia: Ez gera berdin eszitatuko
bikoteen aldamenean
ta noski ezin ditugu jarri
bata bestean gainean;
segi dezagun jolas honetan
soilik hitzak mingainean
eta muxua azken muxua
utzi dezagun aidean.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra