Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Saioa
2007-12-16 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Abokatu bufete bat daramazue bion artean. Emakume bat bortxatu duen batek bera defendatzeko eskatu dizue.

Deskribapena

Doinua
Nere gogoa hegan dijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.M. Irazu: Abokatu naiz nere ofizioan
asko ikusia nago
kontzientzian gainetik nere
ofizioa oparo;
kondena ezin eman liteke
epaitu baino lehenago
eta bortxatu egin duela
frogatu egin beharra dago.

A. Mendiluze: Bai, bai nahiz eta medioetan
epaiturik duten aurrez
bufete hontan erabakiak
ez dira hartzen hain errez;
guk defendatu ta epaitzea
hala dagokio legez;
epaile batek esan behar du
erruduna den edo ez.

J.M. Irazu: Ikusten da bai gaurko hau dela
benetan kasu gogorra
ikuitzen baitu indarkerian
generoaren alorra.
Defenditzean aldekoa naiz
bere argudioak horra;
entzun ondoren eskatuko det
tokatzen zaion zigorra.

A. Mendiluze: Gure lan honek badauzka beraz
aurrea eta atzea;
nola liteke defendatu ta
zigortzeko eskatzea?
Ba horixe da, tokatzen zaigu
bi alde kontra jartzea
galdu dezala desiatu ta
irabazten saiatzea.

J.M. Irazu: Irabaztea desio igual
izan leike azkenean;
gertaera baten alde bakar bat
daukagu aldamenean;
honi baietza eman ta segi
geure abokatu lanean
ta berdin baietz esango degu
biktima etortzen danean.

A. Mendiluze: Biei emango zaie baietza
ta lanari lotu estu;
bien aldeko frogak bilatu
biak legeaz babestu;
biekin joan epai gelara
ta bien frogak aurkeztu...
Hortik aurrera pasako dena
ia ez dago gure esku.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra