Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-09-29 Zumarraga Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Garin, Iker Zubeldia

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Saioa
2007-09-29 Zumarraga Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Garin, Aritz
Zubeldia, Iker
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Pisukideak zarete. Zu, Aritz, dutxan sartu zarenean, Iker, sukaldeko ontziak garbitzen hasi da, eta ez dago nahikoa ur bero biontzat.

Deskribapena

Doinua
Mando baten gainean I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2007-09-29 Zumarraga Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Garin, Iker Zubeldia

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Garin: Dutxa barrenen nengon
gustora-gustora;
aiba! gaur ur berua
juna izango da;
nere preokupaziok
behera eta gora...
Lehenago ez al zendun
nahikua denbora?

I. Zubeldia: Ez det ba astirik izan
falta zan aukera;
zerbait egingo behar da
aguro gainera:
sartu zaiz fregaderan
dutxatik atera
ta garbituko zaitut
ontzikin batera.

A. Garin: Ez naiz ba sartuko ni
bai zera, bai zera!
Buila ez zazu egin
oiloen antzera!
Dutxara sartu zaite
ta ez zaite atera
ta igual gauerako
konjelauko zera.

I. Zubeldia: Biok elkarren kalteko
ta elkarren lapur
asuntoa konpontzen
ez daukagu samur!
Iharra ta txikia
txikia ta makur...
hau garbitzeko nahiko da
baso erdi bat ur!

A. Garin: Arrazoirik ez eta
zeba ez zea isiltzen?
Nahiz ta hemengo jendea
ez dezun harritzen
alperrik ari zera
platerak garbitzen;
gainera dutxa hontan
ez zera kabitzen.

I. Zubeldia: Motiko osti honekin
aspertu naiz ia!
Hankaz gora bota du
gure harmonia.
Bukatzen baldin bada
zure agonia
burutik behera bota
zazu kolonia!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra