Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-09-30 Hondarribia Txapelketa [Bertsoa] / Gorka Azkarate Torner, Unai Gaztelumendi Arandia

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Saioa
2007-09-30 Hondarribia Txapelketa
Gai-emailea
Agirresarobe, Jon "Torrotxo"
Bertsolariak / Egileak
Azkarate Torner, Gorka
Gaztelumendi Arandia, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Gorka, pilotaria zara. Gaur partidua jokatzen ari zarela, ohartu zara Unai zure botileroa zure aurka dirua jokatzen ari dela.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2007-09-30 Hondarribia Txapelketa [Bertsoa] / Gorka Azkarate Torner, Unai Gaztelumendi Arandia

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


G. Azkarate: Pelotaria naiz ni
ta ona gainera
ta gaur irabazteko
badaukat aukera;
partidoa badoa
poliki aurrera
irabazten goaz ta
ze kristo ai zera? (bis)

U. Gaztelumendi: Bai Gorka baino zure
besota beituta
ez dira oso haundiak
ez da nere kulpa
ta ez det egon nahi gaur
dirua galduta;
ze espero zenuen
zu ezagututa? (bis)

G. Azkarate: Nik badakit besoak
argalak dirana
baina frontoian badet
ospea ta fama.
Ez zait asko gustatzen
zuk daukazun plana:
dena galduko dezu
dirua ta lana. (bis)

U. Gaztelumendi: Honekin hartua det
hainbat desengaino
hasarretuta dago
bera joño, joño!
Lana kendu nahi dit ta
hainbeste enpeino...
Hobe alper lanian
aritzia baino. (bis)

G. Azkarate: Ni atzelari eta
aurrelari Titin
bikote on honekin
nahikoa etekin;
partidua irabazten
ingo det ahalegin
baina ez det jarraituko
botillero honekin. (bis)

U. Gaztelumendi: Pelotari hau dago
oso-oso grabe
berak bidali gabe
egingo det alde;
etorkizuna daukat
hontan alafede
nere atzetik dabil
Mikel Goñi ere. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra