Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-09-30 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Iker Goñi

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Saioa
2007-09-30 Arrasate Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Agirreazaldegi, Ainhoa
Goñi, Iker
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ezkontzera zoazte, eta gonbidatu-zerrenda egiten ari zarete. Zu, Ainhoa, ohartu zara Ikerrek aurretik izan dituen bikotekide guztien izenak idatzi dituela zerrendan.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2007-09-30 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Iker Goñi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Agirreazaldegi: Orain arte nengoen
ezkontzeko gogoz;
zerrenda ikusita
ez naiz ilusioz
izen hauek ikusiz
ez daukat hainbat poz;
ezkon bidaira ere
gurekin al datoz? (bis)

I. Goñi: Oraindik daukat lehengo
neskatxen itzala;
denek utzi ninduten
aparte bezala;
bihotz hautsi nahiean
neri nola-hala
ta erakutsi nahi nien
osorik dudala. (bis)

A. Agirreazaldegi: Beraz barrua duzu
erronka desiran
baina ez itzazu har
denak jira-biran;
nik badakit zuretzat
nola lagun diran
baina agurtu itzazu
zure despedidan. (bis)

I. Goñi: Gonbidatu nahi ditut
gauza nabaria
eta horretarako
ez nabil nagia;
helburu bakarra det
ta hura handia:
ikusi nahi det euren
inbidi aurpegia. (bis)

A. Agirreazaldegi: Uste dut segurantza
duzula hutsean;
neska hoien aipamena
uztazu ertzean;
bestela ikusten dut
gu bion etxean
ezkontzako argazkia
bost neskak atzean. (bis)

I. Goñi: Orduantxe neukake
hainbat kategori;
horrek sortuko luke
hamaika histori!
Argazkian atzean
ta ni gori-gori...
atzean gelditu diren
seinale da hori. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra