Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-10-28 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Jokin Uranga

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Saioa
2007-10-28 Zumaia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Goikoetxea, Ekaitz
Uranga, Jokin
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Auto desguazean topo egin duzue zuek. Jokin, zuri, autoak hogei urte iraun dizu. Zuri, Ekaitz, hogei egun.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2007-10-28 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Jokin Uranga

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uranga: Nik Seat hau euki det
denbora luzean
ta ez nun sinistuko hau
ikusi ezean.
Gaur hiru aste fabrikan
orain desguazean...
txofer jardun al zara
edo jolasean? (bis)

E. Goikoetxea: Uzten ditudanean
gauetan tabernak
maiz ematen dizkiot
kolpe nabarmenak;
pozik probatzen ditu
ahal dituen denak
berria erosteko
dirua duenak. (bis)

J. Uranga: Zuk xahutuko dezu
laster diru dena!
Alkoholemia sarri
nahiz izan problema
gelditu bazintuzte
kalean barrena
zuretzako litzake
positiboena. (bis)

E. Goikoetxea: Sarritan ibiltzen naiz
erdi jolasean
behar aina sostengu
baitaukat etxean;
joan baldin baleike
kristoren letxean
zertarako daukazu
zapaldu ezean? (bis)

J. Uranga: Kotxeak asko baina
bizitza bakarra:
hogei urtez euki det
nik Seat kaxkarra;
lehen zurea Audia
ta orain txatarra...
Ekaitz uste nuen ni
nintzela azpeitiarra. (bis)

E. Goikoetxea: Ciento sesentan nabil
uda eta negu.
Beasaindar izatek
txarrik zer ote du?
Bizitza oso gutxi
goza dezakegu
heriotza tentatzen
ez baldin badegu. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra