Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-11-04 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Saioa
2007-11-04 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aitorrek zita bat dauka gaur, eta armairu aurrean dago zer jantzi asmatu ezinda. Zuri, Beñat, Aitor anaiak aholkua eskatu dizu.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2007-11-04 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi: Zita bat dezu eta
zenbat enbarazu!
Nunbait behar didazu
neri egin kasu;
Aitor zertan zabiltza?
Aizu, aizu, aizu
zapatiletan brillo
gutxitxo daukazu. (bis)

A. Mendiluze: Zapatilen brilloa
nahi bazenuen, jai!
Nahita ez det atera
egon zaite lasai;
zapatiletan ez det
ta kopetean bai
eta ez nuke neska
itsutzerikan nahi. (bis)

B. Gaztelumendi: Ba itsutzeak badu
nahikua etekin;
bestela're zabiltza
eta nahi ta ezin;
ibiliko zinake
zu Aitor horren fin
Jon Maia bezelako
alkandorarekin. (bis)

A. Mendiluze: Jon Maian alkandora
Praxkuren abarkak
bestean modeloa
halakoren markak...
Aizu aukeratzeko
arazo bat daukat:
nik ni izan nahi nuke
ez kopia txar bat. (bis)

B. Gaztelumendi: Egia ona ez da
ta kopiaketa
nahi dezunan azpian
ipini gordeta;
zuk nahi dezuna jantzi
eta eman buelta
zu hautatzeko gusto
txarra zeukan eta! (bis)

A. Mendiluze: Bueno aukeraketa
orduan akabo!
Edozer jantzita're
elegante nago
ta zita kontatuko
dizut geroago;
zu ez zera irtengo
begi bistan dago! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra