Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2007-12-01 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Muñoa, Aitor Sarriegi
2007-12-01 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Muñoa, Aitor Sarriegi
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Sarriegi: Berriz iritsi dira
gure herriko jaiak
U. Muñoa: eta presente daude
gure ospatu nahiak;
A. Sarriegi: jode aurten berriro
Joxelu Anaiak!
U. Muñoa: Dantzan ari direnak
al dira etsaiak?
U. Muñoa: Ederki egoten da
barraren ondoan;
A. Sarriegi; halaxe egon ginen
gu biok lehengoan
U. Muñoa: Arrazoia daukazu
dadukat gogoan;
A. Sarriegi: jendea alperrik dabil
etorri ta joan.
A. Sarriegi: Saiatzen dira baina
ez dute ligatzen
U. Muñoa: eta zerbezarikan
ere ez dute hartzen;
A. Sarriegi: gu zergatik ez gera
horra ateratzen?
U. Muñoa: Sanoeri ez diegu
batere barkatzen.
U. Muñoa: Ez gera aterako
ez dugulako nahi
A. Sarriegi: eta segiko degu
norbait etorri zai;
U. Muñoa: zure teoriekin
segi zazu lasai!
A. Sarriegi: Iaz ligatu gabe
ta aurten ere bai.
A. Sarriegi: Berdin pasako degu
urte bat gehiago;
U. Muñoa: ni ere ligatzeko
desiatzen nago.
A. Sarriegi: Nik egarria daukat
zerbait ba al dago?
U. Muñoa: Hemen neska kontua
da garestixago.
U. Muñoa: Horko hori daukazu
lehendikan begira
A. Sarriegi: ta horren antzekoak
ugariak dira;
U. Muñoa: ikusi zazu bere
begien diztira?
A. Sarriegi: San Miguela edan ta
joango naiz di-da.
A. Sarriegi: Biak egingo ditut
hartu ta eraman;
U. Muñoa: desiatzen dagola
diogu antzeman
A. Sarriegi: ta ikusiko degu
noraino naraman
U. Muñoa: alper-alperrik zabiltza
zu nerekin teman!
U. Muñoa: A ze hanka motzak ta
a ze eskotea!
A. Sarriegi: Ez ditugu ikusten
hoik baino hobeak.
U. Muñoa: Pentsatu dut zurekin
ni ere joatea
A. Sarriegi: goazen bukatu degu
jadanik potea.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra