Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin, Aitor Mendiluze

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Saioa
2007-12-16 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Martin, Jon
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Fabrika berean egiten duzue lana biok. Zu, Aitor, mantenimenduan aritzen zara, eta asteburuetan telefonoa martxan izaten duzu, lantokian zer gerta ere. Jonek asteburuan fabrikan lan egiten duen bakoitzean izaten da matxuraren bat lantegian.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze: Asteburutakoa
a ze desgastea!
Aldiro lantokira
joateko eskea;
hausten dezu gauza bat
ez bada bestea...
Merkego da ordaindu
ta etxean uztea! (bis)

J. Martin: Bisita egiteko
sarri du beharra
eta ondo pentsatuta
ez da horren txarra;
eta sentitu ez nadin
mozolo samarra
asteburuetan lan
iten dun bakarra. (bis)

A. Mendiluze: Nahita egiten dezu
horren arabera;
"Zergatik?" litzateke
hurrengo galdera;
bakarra izan nahi ez
hau hobe ote da?
Mozolo bakar bat ez
bi mozolo gera. (bis)

J. Martin: Lanean jarduteko
bada astebete
ta asteburuetan
nahi dut asebete;
oporraren alperra
ez da irteten merke;
makinek ere opor
hartu nahi lukete. (bis)

A. Mendiluze: Baina ezin du eta
beraz martxan bego!
Hobe zure burua
halaxe balego!
Aurrerantzean jardun
kurioso edo...
Baja hartuko dezu
deskuidatu ezkero. (bis)

Martin: Baja hartu ezkero
a ze komeriak!
Nik nahita egiten dut
hor doaz egiak.
Preziorik ez dauka
puztuta begiak
jaikitzen zarenean
duzun aurpegiak. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra