Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Saioa
2007-12-16 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia
Bi espermatozoide zarete. Hil edo biziko lasterketan zoazte.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi: Salto egin degu ta
hor guaz aurrera
A. Mendiluze: baina hau ilun dago
zergatik ote da?
B. Gaztelumendi: Ta zera nun galdu da?
Hori da galdera;
A. Mendiluze: segi, segi ta noizbait
iritsiko gera!

A. Mendiluze: Hor aurrean behar du
mugitu buztana!
B. Gaztelumendi: Beraz entzun behar det
zerorrek esana
A. Mendiluze: baina milaka goaz
eta hau ez da plana...
B. Gaztelumendi: Helduko da azkarren
ibiliko dana.

B. Gaztelumendi: Ta nik dadukat askoz
itxura hobea;
A. Mendiluze: biok aukera bera
daukagu ordea.
B. Gaztelumendi: Txikitasunak badu
bere balorea;
A. Mendiluze: mugituz azaltzen da
abilidadea.

A. Mendiluze: Ta behin heldutakoan
zer eiten da gero?
B. Gaztelumendi: Nik jakingo dedanik
ez zazu espero;
A. Mendiluze: akaso sartu behar da
arraultzera edo;
B. Gaztelumendi: orain konturatu naiz:
egiten du bero.

B. Gaztelumendi: Baino ni helduko naiz
zalantzarik gabe;
A. Mendiluze: biok karrera hontan
goaz parez pare;
B. Gaztelumendi: ni txoko guztitatik
sartzen naiz hala're...
A. Mendiluze: Hor dezu ba txoko bat
ta zeren zai zaude?

A. Mendiluze: Hara han ikusten da
zera borobila;
B. Gaztelumendi: lehen ere irten gera
gu beraren bila;
A. Mendiluze: bai baina zure aldean
nik daukat hurbila
B. Gaztelumendi: baino azkarrena dana
iritsi dadila.

B. Gaztelumendi: Eta azkenerako
nik egin det salto;
A. Mendiluze: bai baina azaletik
ez zera pasako.
B. Gaztelumendi: Beraz pixkat gehiago
saiatu beharko;
A. Mendiluze: zugandik gauza onik
ez da aterako!

A. Mendiluze: Beno azken kolpea
ta biok barrura.
B. Gaztelumendi: Beraz biok lortuko
al degu helmuga?
A. Mendiluze: Bixkiak dira, juxtu
nahiko zuten hura.
B. Gaztelumendi: Zeozer egiteko
garaia heldu da.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra