Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2007-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jon Maia
2007-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jon Maia
Neurria:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Agirre: Hainbat urtetan barrena
arrantzarako kemena
erakutsi det banuelako
hortarako sena;
ta orain daukadan pena!
Sinisgaitza baita dena
nere etxean topatu beharra
etsai haundiena. (bis)
J. Maia: Ez zazu hola konpara
detailean errepara
analisi ta burutapenez
gaizki ari zara.
Orain Asiatik bertara
abioietan datoz jada;
bertako dena agortu bazen
zuen errua da. (bis)
A. Agirre: Zertan gabiltza lanean
denboraren joanean?
Orain kanpotik ekartzen dute
euren ezinean.
Gogor gabiltz ekinean
ez baldintza berdinean;
nahi aina emango dizut eskura
eta zuzenean. (bis)
J. Maia: Diruak beti diruak
ez dira hain seguruak;
emateko're legortu ziren
itsas inguruak.
Betez gero helburuak
zer axola du moduak?
Lehen itsasoak ematen zuen
ta orain zeruak. (bis)
A. Agirre: Nere ametsak ere hegan?
Zuk edan dezun tankeran
nunbait iturri beretik seme
gaur ezin da edan.
Dena dihoa gainbeheran
gabiltz bi etsairen eran;
nere eskutik jan zenuen ta
bizkarrik ez eman. (bis)
J. Maia: Ulertu dezu aldrebes
gezurretan hartu babes
bizkarrik ez dut eman nahi eta
nabil gizalegez.
Ulertu zazu mesedez
badaukat nahiko interes
nere andrea ez da egongo
portuan negarrez. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra