Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Saioa
2007-12-16 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gabon gaua da, eta oraintxe bukatu duzue afaltzen. Bat-batean aitak honela esan dizue: "Noiz hasi behar dugu afaltzen?".

Deskribapena

Doinua
Aresoarren bandera
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze: Bertatik eta bertara
gure belarrietara
aitaren hitzak sartu dira ta
nolako ikara!
Zalantzak argitu hara
nabarmena baita jada:
ez nun sinistu nahi Beñat baina
gaitza egia da. (bis)

B. Gaztelumendi: Lehen aita zena aitona
bihurtzea ez da broma!
Gaitza egia da ni're hortan
pentsatzen egona...
Hogeita lauaren sona
Gabona beti gau ona
baino hau ez da Olentzerori
eskatu niona. (bis)

A. Mendiluze: Opari hoien harira
broma bat balitz sikira!
Ta aita ez da ohartu behintzat
hainbestean tira...
Baina bikotea dira
eta amari begira:
ez dio ezer erantzun baina
negarrez ari da. (bis)

B. Gaztelumendi: Amaren begi ilunak
sortu ditu maitasunak
sendabiderik ez omen dauka
ta gaixotasunak.
Guri laguntzen jardunak
pasa dituzte egunak;
orain gu gera euren laguntzen
hasi behar degunak. (bis)

A. Mendiluze: Seme onaren eredu
zuk laguntzea erregu;
bale, atera beste plater bat
ta amari heldu...
Aitarekin bagaude gu
gaur lagundu dezakegu
ta bera ohera joaten denean
hitz egingo degu. (bis)

B. Gaztelumendi: Hitz egin gabe gardena
dago kezkatzen nauena
nahiz ahaztu etxea, ahaztu haurtzaroa
ta gure izena;
buruan eduki dena
familia bat garena;
hori da egin genezakeen
opari onena. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra