Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-03-16 Orio Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Saioa
2001-03-16 Orio Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Agirreazaldegi, Ainhoa
Lana
Bakarka hasierako agurra
Jarritako gaia
Hasierako agurra.

Deskribapena

Doinua
Baserrian jaio nintzan
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-03-16 Orio Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaur ez da lotsagorritu
Gil Roblesen begirada.
Politikoak ez dira
bildu elkarrizketara.
Ez dut aditu Miguel Sanz
bultzatu nahian euskara.
Etorkinei ez zaie joan
barruan duten ikara.
Gaur ere ezta ba jeitsi
Erreala segundara.
Autopista dohain ere
ez zaio inori laga.
Martxoak 16 ez da
pasako historiara,
baina hemen gaudenontzat
egun garrantzitsua da.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra