Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2001-03-24 Ataun Txapelketa [Bertsoa] / Alfonso Jimenez
2001-03-24 Ataun Txapelketa [Bertsoa] / Alfonso Jimenez
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
El Salvadorren behin ta berriro,
ta ez da inungo aitzaki,
lurrikarak ta horrelakoak
inguru hoietan noski
lehenbizikoa pasatakoan
hango bazuten aski,
baina ondoren beste bat dator,
mundua ez dabil ederki;
naturak indar asko du baina
ondo banatzen ez daki (bis)
Gu hemendikan haruntz begira
ipintzen gera halare,
hemen naturak tratatzen gaitu
behin ta berriro suabe.
Inortxo ezin daiteke izan
lur mugimenduen jabe
pazientzia ta lan haundia
dugu hangoen zutabe;
guztia haiek jasaten dute
inorrek ulertu gabe (bis)
ONGak lanean dabiltz,
hori ez degu arraro,
El Salvadorren hainbat desgrazi
dituztelako igaro
kontzientziaturik nago ni ere
ta honenbestez akabo.
Lagun maiteak, zalantzik gabe
lagundu beharra dago
naturak indar haundia du baina
gure bihotzak gehiago (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra