Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2001-03-24 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Asier Bergaretxe
2001-03-24 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Asier Bergaretxe
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Naturak bere indar zitalak
atetzen ditu edonun,
azken aldian El Salvadorren
indarrian han da jardun,
nunbait lurrean gizakia're
ez da portatu hain txukun.
Galdera bat det nere buruan:
ea kulparik badegun.
Azken finean geroni gera
zoritxar danen errudun. (bis)
Urte askotan gu lur gainean
portatu geranez zatar,
naturak bere barrutik bota
txarrean hainbeste indar.
Orain Ameriketa aldetan
portatzen ari da zakar,
hiru alditan toki berean
hainbeste ta hainbat zoritxar!
Beste lekutan ez ote zaigu
berdina gertatu behar? (bis)
Progresoari nonbait mugarik
jartzeko modurik ez da,
gero alperrik izango dira
nik ez dakit zenbat kezka.
Pentsamentutan ari naizela
hortan jarri det arreta:
gure lur hauxe jarri al degu
edozer gauzez beteta!
Berrogeita hamar urtetan galduz
miloika urteko planeta. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra