Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-03-16 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Iker Alustiza, Jon Garmendia "Txuria"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Saioa
2001-03-16 Andoain Txapelketa
Gai-emailea
Aldanondo, Igor
Bertsolariak / Egileak
Alustiza, Iker
Garmendia, Jon "Txuria"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gertakari beraren aurrean sentipen desberdinak dituzue. Zuen herriko prostituzio etxea erre da. Eta horren aurrean Jon poztu egin da, Iker, berriz, atsekabetu.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-03-16 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Iker Alustiza, Jon Garmendia "Txuria"

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. GARMENDIA
Ez zitzaidan gustatzen
lokalan tankera,
eta gaur poztutzeko
izan det aukera.
Nere poza baitoa
barruko aldera,
bertan lanean zeuden
neskatxen artera.
Haiek`e poztu dira
nerekin batera.

ALUSTIZA
Putetxeak bazuen
herri hontan sona
urrutitik lanera
etorriak hona.
Pasatu zaien hori
gero ez da broma!
Zu ezin zera izan
ez pertsona ona,
besteen gaitzarekin
pozten dan gizona

J. GARMENDIA
Bertan lanean zeuden
hainbat neska lerden
ta zurekin ez zeuden
inola ondoen.
Esango dizut berriz,
ni poztu ondoren
lasai esplikatzeko
zer gertatzen hemen:
batzuk sufritu batzuk
goza dezazuen.

ALUSTIZA
Probatu gabe pasa
ditut hainbat urte,
eta probatu gabe
jarraitu nahi nuke.
Agian ez daukate
nahi aina bertute,
baina hortik kanpora
nahi dutela uste,
aukeratzeko aukera
eduki balute.

J. GARMENDIA
Sexuan dute batzuk
bere bizioa,
beren nahikundea ta
baita afizioa;
neska gazte tristeek
bere ofizioa,
aizu ez daukat orain
zure desioa.
Aukera al da bada
inposizioa?

ALUSTIZA
Dirua ematen diote
lehendik daukanari,
lortzeko teiluta bat
ta hainbat janari,
baina gero alperrik
hainbeste opari.
Pozik bizi ez direla
nik diet ugari (nabari)
kalte ez dute egiten
ta poztu ugari.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra