Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-03-16 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Gorka Azkarate Torner, Ekaitz Goikoetxea

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Saioa
2001-03-16 Oñati Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolariak / Egileak
Azkarate Torner, Gorka
Goikoetxea, Ekaitz
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aita-semeak zarete. Gorka aita eta Ekaitz semea. Ekaitzek askotan eskatu dizu belarritakoa jartzeko baimena. Baimena eman eta belarritakoa mihian jarrita azaldu da etxera.

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-03-16 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Gorka Azkarate Torner, Ekaitz Goikoetxea

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


AZKARATE:
Beti egin nahi dezu
gauza nabarmenik,
etxean ez da falta
sekula ere penik.
Nahiz ta nik ez ukatu
sekula baimenik,
zerbait esan nahiean
zabiltza irtenik.
Mingain puntan dezula
esango nuke nik. (bis)

GOIKOETXEA:
Ametsa loraturik
daukat azkenean
baina haserre zaude
zu aldamenean.
Arazoak ezin du
jarraitu lehenean
pirzina ipini det
modu onenean,
ez dezu ikusiko
nahi ez dedanean. (bis)

AZKARATE:
Erabakik hartzeko
bazeranez jabe
pirzina ikustea
ez ote da grabe?
Ta hor eramateaz
ez zera herabe.
Aitaren aholku bat
aditu halare:
kontuz tenedoreaz
engantxatu gabe. (bis)

GOIKOETXEA:
Lotsa eta ardura
alborantza utzi,
nahiz ta ez nuen izan
nik neuk beldur gutxi,
pirzina aldez alde
nahi det erakutsi.
Aita mintzatu zera
gaurkoan itsusi,
eskerrak ez dezula
bestea ikusi. (bis)

AZKARATE:
Besteak ikustera
ez naiz ausartuko
beste bat egin dula
nahiz naizen lekuko.
Pirzin horrek badauzka
horrenbeste truko,
zure neskai ez zaio
asko gustatuko,
bere zulo batean
ez dezu sartuko. (bis)

GOIKOETXEA:
Pirzina sar dezaket
nahi dedan unean,
ametsak loraturik
helburu xumean.
Gainera etorri gabe
zaude urrunean,
nahiz aholkuak eman
behar den unean,
mugarik ez ipini
askatasunean. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra