Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2001-03-23 Pasaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Aitor Albistur
2001-03-23 Pasaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Aitor Albistur
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. AGIRRE:
Natura zaintzen hartu
hamaika enkargu,
baina gaur arazoa
etxean daukagu,
gure seme txikiak
eskopeta behar du.
"Hara, ez zera portatu
gaur horren ondradu
arriskuan baigaude
txoriak eta gu".
ALBISTUR:
Arriskuan zaudete
egi nabarmena,
baina aita uxatu
zuk daukazun pena.
Natura zaintzeko nik
badaukat sistema,
ekolojista ona naiz,
agian onena:
Garbitu behar baitut
hegan doan dena.
A. AGIRRE:
Zuk dezun ironia
zertarako uka?
barneko ehiztari sen
hori ezin ezkuta,
baina semea zabiltz
burua galduta
Baina ez naiz kezkatzen
gaur kalkulatuta;
hamar tiro botata
bat joko dezu-ta.
ALBISTUR:
Tiroak botatzeko
badaukat aukera,
ta bota nahi nituzke
guztiak batera.
Zuk hamar esan dezu
gutxi gora behera,
baina gaur ez zeundeke
horren alegera
bakar hoi hartzen duna
zerorri bazera.
A. AGIRRE:
Zure intentzioa
hain dago nabarmen!
tiroa neretzako
bota dezu ozen.
Baina aurre egiteko
badet nahiko kemen
auzia argituta
geratu da hemen:
Ilusioik ez egin
erosi baino lehen.
ALBISTUR:
Nahiz ta hasi nahi nukeen
azkar atakean,
ametsa eten dezu
aita bapatean,
baina jarrai dezadan
ilusio betean.
Eskopeta erostea
ez dugu kaltean
eta kartutxo kaja
hurrengo urtean.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra