Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-03-16 Orio Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Pablo Suberbiola

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Saioa
2001-03-16 Orio Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Agirreazaldegi, Ainhoa
Suberbiola, Pablo
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek ez zerate bat etortzen. Pablo zuk uste duzu azkenaldian bertsolari gehiegi dagoela. Ainhoak, aldiz, zenbat eta bertsolari gehiago hobeto.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-03-16 Orio Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Pablo Suberbiola

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


SUBERBIOLA:
Estratejian, bertsolaritzan
ez deu bistarik izandu,
gazteak lantzen hasi ginala
erdizka eta berandu.
Gehiago izanda bertsolaritza
gerora ez dago salbu
kopuruz gehio izanda ere,
ezin behar aina landu. (bis)

AGIRREAZALDEGI:
Kantitatean nunbait ez duzu
zuk behar adina fede,
ugaltasun hau oso ona da
eta mintza zaite bare.
Gero ta gehio gerala eta
nunbait bildurtuta zaude,
ona bazara irtengo zara
askoren artetik ere. (bis)

SUBERBIOLA:
Gehitze horretan saiatu hutsakin
ni behintzat ez nago alai,
bertsolariak segi behar dio
ahal dala lehengo bideai.
Asko hasi ta gero erdiek
bidean hasi eta jai,
hasten direnak gehiago dira
uzten dutenak ere bai. (bis)

AGIRREAZALDEGI:
Hasten direnak gehiago dira
uzten dutenak gehiago,
bertsolaritza hain elitista
nola izan zen lehenago;
orain gai-jartzen eta epai-mahaian
jendea bada oparo,
gaur bertsoaren unibertsioan
denentzat tokia dago. (bis)


SUBERBIOLA:
Gauza sobera orokorretan
gu ez gera ibiliko,
kantidade ta kalidadetan
galtzen ez gera hasiko.
Gaurko saioa adibide da
esan dedanan begiko,
gaur hemen gauden seitatik ez deu
erdik aurrera segiko. (bis)

AGIRREAZALDEGI:
Barkatu baina ez zait gustatu
eman duzun imajina.
Gaur oholtzako seiok egingo
dugu gure ahalegina.
Denak ez dira aurrera joango
arrazoi duzu, jakina
baina giro hau ere ez genduke
seikotea ez bagina. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra