Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-04-28 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Aitor Albistur

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Saioa
2001-04-28 Urretxu Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Agirreazaldegi, Ainhoa
Albistur, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuk, Aitor, haur txiki bat izan berri duzu. Lanera hasteko garaia iritsi da, eta Ainhoa amonak biloba txikia gustura zainduko lukeela esan dizu. Zuk, Aitor, ordea, haurtzaindegira eramatea erabaki duzu.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-04-28 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Aitor Albistur

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


ALBISTUR:
Haur txiki bat zein astuna degun
guztiok gera lekuko,
kaka ta pixa egiten baitu
dodotis jarri orduko.
Haurtzaindegira eramateai
ezin diot egin uko,
hala amona xaharrai ez dio
enbarazurik sortuko. (bis)

AGIRREAZALDEGI:
Oraindik ere eskatu ohi du
bere amaren bularra;
oraindik ere besbes eskean
entzuten diot nigarra.
Amonak pozik emango dio
babesa eta indarra,
han bat gehiago izango baita
eta nirekin bakarra. (bis)

ALBISTUR:
Baina lan egin edo ez egin,
hor badago kontrastea,
nahiz ta bakarra degun haurtxoa
igoal a ze desastrea!
Ahaztu al dezu?: reuma daukazu,
belaunetan desgastea;
lehenago nahiko lan egin dezu,
ez det nahi berriz hastea. (bis)

AGIRREAZALDEGI:
Barka alaba, bide onetik
zabiltzanik ez dut uste;
iloba zainduz senti ninteke
ni gustura eta aske;
ahantzi ditut nik gerriko min,
belauneko nahiz desgaste;
iloba horrek bihurtuko du
amona hau neska gazte. (bis)

ALBISTUR:
Haurtzaindegira eraman nahi dut
nahiz ta ez nagon behartuta
beraz lehenbailehen buka dezagun
gure arteko disputa;
zuk nola hezi ninduzun ere
ez daukat guztiz ahaztuta,
ta nire haurra itoko dezu
kate motxean lotuta. (bis)

AGIRREAZALDEGI:
Zure haur hori ez dut itoko
ta ez zaite aztora;
ongi badakit garboa daukat
eta badaukat ganora.
Baina hobe du lehen bi urteetan
nirekin pasa denbora,
haurtzaindegian ito ez baina
igoal galdu egingo da. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra