Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-03-16 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Jon Garmendia "Txuria", Josu Oiartzabal "Xamoa"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Saioa
2001-03-16 Andoain Txapelketa
Gai-emailea
Aldanondo, Igor
Bertsolariak / Egileak
Garmendia, Jon "Txuria"
Oiartzabal, Josu "Xamoa"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Egoera larri baten aurrean-edo, inoiz edo behin gezurra esan duzu Jon. Josuk, ordea, ez luke hori sekula egingo.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-03-16 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Jon Garmendia "Txuria", Josu Oiartzabal "Xamoa"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. GARMENDIA:
Egia gezur bihurtzea da
nik daukadan trebezia.
Aizazu lagun ez pentsa behintzat
daukadanik malizia.
Hori horrela egin nahi det nik
horrelaxe da guzia,
nahiago det on jakin gabea
eta ez min ikusia. (bis)

OIARTZABAL:
Egiarekin hartu ohi det nik
makina bat konpromezu,
gezurrarekin nahiz ta askotan
bidali hamaika mezu.
Zure eritzi horrekin lagun
izango naiz beti kexu,
gezurra goiztar edo berandu
ordaindu beharko dezu. (bis)

J. GARMENDIA:
Ni gezurretan ibiltzeak du
horrenbeste konpromezu,
eta sarritan sinistu zazu
emango nintzateke su.
Baina halare nere egina
ulertu ezazu Josu,
egia azkar esateakin
dena kenduko diozu. (bis)

OIARTZABAL:
Dena kentzeaz kexu zera zu
eta hobe berehala
jokatu nahi det garai bateko
fededun zintzo bezala
esaera bat bazan orduan
eta omen zion hala:
hanka motz dena gezurra baino
urrutio heltzen dala. (bis)

J. GARMENDIA:
Barkatu baina ikusten zaitut
itsuegia aukeran,
hanka motzaren gezurra dabil
gugan egunero hegan.
Eta ez pentsa faltsukeritan
nabilenikan primeran,
baina esaidazu gizarte hontan
egizko egia zer dan. (bis)

OIARTZABAL:
Gizarte honen martxarekin zu
ez zabiltza oso lasai,
ingurukoak jotzen dituzu
denak nonbait zure etsai.
Egizko egia baztertu eta
gezurrarekin segi nahi,
ondoko denak engainatu ta
zeure burua ere bai. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra