Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-03-23 Pasaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Ibon Miner

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Saioa
2001-03-23 Pasaia Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Miner, Ibon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuk, Ibon, gaur jantzi dituzu eskiak lehenengo aldiz. Itzala bezala beti hor izan duzu Amaia, zure monitorea. Egun osoan lurretik ezin altxa ibili zara.

Deskribapena

Doinua
Orain hasi bihagu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-03-23 Pasaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Ibon Miner

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


MINER:
Makilak hartu eta
joan eskiatzera,
ta zu ibili zera
itzalan antzera.
Gutxi zutitu eta
gehienean behera,
zuk izan behar zendun
nere enfermera.

A. AGIRRE:
Enfermera kontuak
ahaztu itzazu,
zure itzal leiala
bihurtu naiz, aizu.
Lurretik altxatzeko
ere zenbat pisu!
Lehenengo erantzun:
oinez ba al dakizu?

MINER:
Diote monitora
onena zerana,
ez dezu alperrikan
hainbesteko fama.
Gaur lurretik altxatzen
ia egun dana;
gutxitan egin dezu
hainbesteko lana.

A. AGIRRE:
Zuri lagunduz nabil
hain era eztian,
hoztu egingo zera
horren lur bustian.
Lurrean zabiltzanez
denbora guztian,
hartzazu plastiko bat
ipurdi azpian.

MINER:
Zertako plastikua
zertako papera?,
aprobetxatu nahi dut
hartako aukera.
Bapo jostatuko naiz
hartzen det tankera
telesillan ibiliz
gora eta behera.

A. AGIRRE:
Bi hanketan lehenengo,
lau hanketan gero,
halare ikasi nahian
zabiltz bero-bero.
Telesillana ona
denik ez espero
kola sortuko dezu
erori ezkero.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra