Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-04-27 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Alfonso Jimenez, Nikolas Zendoia

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Saioa
2001-04-27 Amasa-Villabona Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Jimenez, Alfonso
Zendoia, Nikolas
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bertsolaria eta bertso epailea zarete. Nikolas, sailkapen faseko epaile taldean zaude. Alfontso atzo geratu zen sailkapenetik kanpo.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-04-27 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Alfonso Jimenez, Nikolas Zendoia

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


ZENDOIA:
Ez nin uste hindudanik
hemen ikusiko,
Jainkoan moduan hago
ta leku guziko;
atzoko hire saioa
ez nian graziko
eta berriz epaitzen
gaur ez nauk hasiko.

JIMENEZ:
Gaur tabernan hitz egin
didazu xuabe,
atzo zu izan zinen
erruaren jabe
ta noski utzi nauzu
aukerarik gabe,
ni bialdu izana
ospatzen al zaude?

ZENDOIA:
Arkatzakin egin nian
benetan ahalegin,
baina heure aldetik
hik huan hutsegin.
Jarriko hindudan pozik
lehenakin berdin,
poto zipristin hura
ez bahuan egin.

JIMENEZ:
Atzo poto batekin
nere aukera hil zen,
ez al nauzu utzi behar
ni lasai bizitzen?
Zure langintza ez det
ondo konprenitzen,
bertsotan ez dakina
bertsuak epaitzen.

ZENDOIA:
Bertsolari zergatik
zaude hain zitala?
Atzoko arrats hori
zendun ostirala;
uste det denborakin
ohartuko zerala
epaileak epaile
izaten gerala.

JIMENEZ:
Argi gainditu nitun
nik bost kantu-lagun,
saioan jardun nintzen
gustora ta txukun
ta kalera bialduz
zuk gero erantzun,
entzulean txalorik
ez al zendun entzun?

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra