Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-04-28 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Albistur, Iñigo Izagirre

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Saioa
2001-04-28 Urretxu Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Albistur, Aitor
Izagirre, Iñigo
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Arrain-ontzian dauden bi arrain zarete. Zuen jabeak ez dizue aspaldi jaten eman, eta gaur, zuk, Iñigo, kosk egin diozu Aitorri.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-04-28 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Albistur, Iñigo Izagirre

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


IZAGIRRE:
Aspaldian ez degu
urdailik bete-ta,
eta albokuari
eskaini arreta;
koxkada bat edo bi
eman nei tarteka,
oraindik zer kendua
badaukazu eta. (bis)

ALBISTUR:
Jateko gogo asko
omen daukazu zuk;
ni ondoan izanda
gainera muxutruk,
baina ni hasi ezkero,
garbi esan nahi dizut:
mokau txiki batean
jan egingo zaitut. (bis)

IZAGIRRE:
Nik ez nuke sartu nahi
horren ahu estuan
ta ibili beharko
ahal dala tentuan.
bentaja bat badezu,
har zazu kontuan:
plastikozko alga danak
zuk jan zenituan. (bis)

ALBISTUR:
Baina algen kontua
ez zen hain bikaina
ta zuk orain jan behar
al dezu bik aina?
Hori da aldaketa
hemen alajaina,
lehen arrai laranja zen
ta orain piraina! (bis)

IZAGIRRE:
Ez al dezu ikusi
nik dedan distira?
Piraina ez zaidazu
orain deitu, tira;
nagusia ipini
baitzaizu begira,
zartaian oliua
ipintzen ari da. (bis)

ALBISTUR:
Olio konturikan
ez aipatu ezen,
ez dakizu ni zeinen
urduria naizen.
Benga lagun maitea,
esaten det ozen,
katua badator ta
izkuta gaitezen! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra