Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-03-16 Orio Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Saioa
2001-03-16 Orio Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Agirreazaldegi, Ainhoa
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Zu enpresaria zara. Zure enpresan etorkin talde bat hartu duzu papelik izan ez arren. Bulegoko leihotik ikusten duzu nolako fin ari diren lanean. Konta iezazkiguzu zure burutapenak.

Deskribapena

Doinua
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-03-16 Orio Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nigana etorri ta lanagatik
egin zidaten behin galde
nik ezin nuen begirik itxi
eta ondotikan alde.
Nik lana baino ez nien eman
ez nien egin mesede,
beraiek jarri dute gogoa,
indarra ta hainbat fede.
Papera ez dela garrantzitsuna
ikusi da berriz ere. (bis)


Baietz esan ta lantegiraino
gonbidatu zuzenean
geroztik hemen daude egunero
borondate onenean.
Alperkeria izpirik ere
ez dute aldamenean,
bertako asko baino finago
portatzen dira lanean.
Izerdiak ez du kolorerik
beharra dagoenean. (bis)

Nik eskatua modu onean
egunero dute bete
beraiek ez ta neronek ere
ez daukagu kejaik bate.
Lanik txarrenak hartzen dituzte
gosea estaltzean truke
denek batera azaldu dute
hemen hainbeste bertute,
beraiek kentzen duten arren nik
txapela kenduko nuke. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra