Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2001-03-23 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Imanol Epelde
2001-03-23 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Imanol Epelde
Neurria:
Neurri luzekoak
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Orain hogeita lau urte inguru
ezagutu nun jaiotza,
gaztetatikan bihurritua
izan da nere bihotza.
Zahar-etxean nagoenetik
non da nere bizi-poza?
entzun det herion hotsa (bis)
Panorama hau ikusi eta
egin nahi nuke aitortza
zein urrun eta zein urbil dauden
bizitza ta heriotza (bis)
Esan bezela, heriotzari
aspaldi hartu nion usai
Hara! zaharrak ahulak dira,
ta garai batean galai.
Ez dut ikusi irriparrerik,
oso gutxi dute alai;
ez dira ezertako gai (bis)
Jana ahora eraman arren
beti dabiltza nolanahi
Zuek ez dakit, baina nik behintzat
ez nuke hola hiltzea nahi (bis)
Gela honetan inpotentziak
harrapatu nau luzaro,
ezin dezaket zahar artean
denbora gehio igaro.
Guztiak dira azken taupaden
eta arnasen esklabo
Joder! ezin det gehiago. (bis)
Modu honetan segi behar nukeen
ez dakit garbi zeharo,
agian salto egin behar nuke
leihoa zabalik dago (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra