Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1988-02-28 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena
1988-02-28 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Despertadore hots hori sarri
guretzat ez da atsegin,
bainan bestera guk aginduta
biharamonean hotsegin.
Guk ere mende ote gabiltzan
aurrez nahi nukena jakin,
despertadoreak jotzen baitu
gizona esnatu dadin.
Eta guretzat astele(he)n goizez
sarritan desengainua,
hemengo inork egia esanda
bai al dio karinua.
Beste agindu bat ematera
erlojuari ni nua
is zer goizez jotzen didazun
askatasun doinua.
Erlojuaren mende gaudela
esatea degu errez,
bainan guk agintzen bait diogu
berak egin dezan aurrez.
Eta goizean txintxo fitxatzen
lantokin bere eskerrez
aurrera ere jotzen ta entzuten
jarrai dezagun mesedez.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra